Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Txileko Atacama basamortuan eraikitzen ari dira bost urtean martxan egongo den teleskopiooptiko/infragorririk handiena. Unibertsoaren kalitate handiko irudiak jasotzeko, ELT teleskopioak (Telespekopio Oso Handia, ingelesezko sigletan) 2025aren amaieran ekingo dio bere jarduerari. Horretarako, Idom euskal enpresak proiektuan parte hartzen du bi estazio prefokal eraikitzen. 

2018tik, Idomek Europako Behatoki Australarekin (ESO) batera lan egiten dulehengo estazioa  diseinatzen. 9 metroko altuera duten egiturak dira, eta azpiegitura kritikotzat bezala hartzen dira, teleskopioaren optikaren eta tresna zientifikoen arteko interfazea baitira. Beste moduan esanda, fokuaren aurreko azken elementuak dira, eta ondorengo instrumentuetarako ardatz optikoa definitzen laguntzen dute.  

“Estazio prefokalak funtsezkoak dira irudi-kalitate egokia enfokatzeko eta lortzeko”, laburbildu dute enpresatik. Orain, foku aurreko lehen estazioaren diseinuaren azken berrikuspenaren ostean, ESOrekin itxi du egitura horietako bigarrenaren sorrera Bizkaiko konpainiak. 

Teleskopioak, bere helburuen artean, gune bizigarrietako exoplaneta harritsuen atmosferen ezaugarriak aurkitzea du, baita izarren eraketa ere. Hori lortzeko, azpiegiturak 3.400 tona eta 74 metroko diametroa izango ditu. 

Eskema honetan, estazio prefokalak azken osagai opto-mekanikoa dira, Idometik azaltzen dutenez, teleskopioaren argia foku batera ailegatu aurretik. Horregatik, teleskopioaren argi-sorta tresna zientifikoen artean banatzea eta informazio optiko delikatua biltzea dute helburu, “teleskopioaren norabidea zuzentzeko eta zurrunbilo atmosferikoak eragindako irudiaren degradazioa konpentsatzeko”. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.