Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Euskal industria-taldeak manufaktura-sistema aurreratuetarako, industria-zerbitzuetarako, teknologia digitalerako eta ekonomia zirkularrerako makineria-arloko enpresak ditu, eta enpresako I+G unitate propioa du.

Garrantzi handiko proiektuak eskuratzeko eta modu globalean jarduteko asmoz sortu zen 2007an Inzu Group, nazioartean ezaguna den euskal industria-taldea. Balio erantsi handiko soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu hainbat eremutan, eta hainbat sektoretako enpresa oso espezializatuez osatuta dago. Hasiera batean, bi enpresa baino ez zituen, Etxetar eta Albicein (jada taldeko kide ez zen konpainia), eta, ondoren, Gaindu, Gurutzpe, Talens, Macarbox, Aingura IIoT, Soce, Titanium, eta Ezarri gehitu ziren; azkenekoak, Izadi eta Ekonek izan dira. Gainera, 2012an Ikergune eratu zen, euskal konglomeratuaren I+G unitate enpresariala, gaur egun 12 enpresa dituena.

Gaur egun, fakturazioaren % 90 baino gehiago 20 herrialde baino gehiagotara esportatzen du taldeak, batez ere Europan jarduten baitu Alemania, Frantzia, Italia, Suedia, Polonia, Hungaria edo Errumaniako merkatuetan; Amerikan, jarduera Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Brasilen eta Argentinan; eta Asiako herrialdeetan, hala nola Txinan, Indian eta Korean. Baina taldea nazioartekotzeko lehen urratsak “Renault edo Ford bezalako bezeroen eskutik eman ziren, eta hainbat herrialdetan ordezkaritzak irekitzearekin osatu ziren, hala nola Mexikon, Txinan eta Estatu Batuetan; baita zerbitzuen eskaintzaren aurkezpenarekin ere”, Imanol Kapanaga finantza-zuzendariak gogorarazi duenez.

Arrakasta horren gakoa, argitu duenez, “taldea osatzen duten negozio eta teknologien aniztasunean eta balio erantsi handiko zerbitzu eta soluzioen eskaintza handitzeko eremu berrietan egiten den etengabeko ahaleginean datza”. Taldearen jarduera, batez ere, automobilgintzan, nekazaritzan, energian, olio-gasean, trenbidean, kartoiaren sektorean, paper sektorean eta aeronautikan oinarritzen da.

Horrela, General Motors, Ford, Volkswagen, Daimler, Saic edo Schlumberger bezalako multinazionalek taldearen produktu eta zerbitzuez fidatu dira, eta, gainera, egindako lan onaren aitorpena lortu dute, besteak beste, enpresa bikaintasunaren Volkswagen Saria, inbertsioaren eraginkortasunaren Ford Saria edo Chery Jaguar Land Rover saria hornitzaile bikainari.

I+G+Bren aldeko apustu argia

Taldeak manufaktura-sistema aurreratuetarako enpresak ditu, industria-zerbitzuetarako, teknologia digitalerako, ekonomia zirkularrerako eta I+Grako makineria-arloen barruan. Gainera, I+G+Bko unitate propioa du, Ikergune, 2012an sortua, merkatuaren beharren eta taldearen ikuspegi industrialaren arteko lotura gisa, garapen teknologiko eta zientifikoen bidez. Imanol Kapanagak nabarmentzen duenez, “gaur egun indarrean dauden 24 patente familien kudeaketa lana nabarmentzen da”.

Etorkizunari begira, Inzu Groupek “bikaintasunaren bidean jarraitzeko ilusioarekin jarraitu nahi dugu. Gure bezeroekin bazkide gisa lan egiten nahi dugu, digitalizazioa, zibersegurtasuna, eraginkortasun energetikoa edo ekonomia zirkularra bezalako erronka industrial berrietan modu globalean lagunduz”, taldeko finantza-zuzendariak adierazi duenez.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.