Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Sariketarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 19ra arte

Espainiako merkatuan 40 urtetik gorako esperientzia duen DHL enpresak Esportazio arloko DHL Atlas sariketarako deialdia egin du aurten ere. Sarion helburua da aitortza egitea eta babesa ematea atzerriko merkatuen aldeko apustua egin duten ETE lehiakor eta berritzaileei, eCommerce estrategia bat inplementatu dutenei eta maila handiko merkatu globaletan lehiatu direnei.  Horrez gain, sariketa honek aitortza egiten die pandemiako urte zail honetan haizearen kontra arituz arriskatzea erabaki duten eta merkatu berrietara iristea lortu duten ETEei.

Aurreko edizioan 175 konpainia aurkeztu ziren lehiaketa honetara bere lau kategorietan:  Esportazioko Atlas Sari Nagusia, Esportazio Berritzaileenaren Saria, Esportazio Jasangarrienaren Saria eta eCommerce bidezko Esportazioaren Saria.

Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 19ra arte, eta izen-ematea www.premiosdhlatlas.com web orrian egin behar da.  Sari hauen helburua da, ongi eginiko lana aitortzeaz gain, merkatuetaranzko sarbidea dinamizatzea eta esportatzen jarraitzea, hazteko eta berritzeko modu bat bihurtuz. Atlas Sari Nagusia kategoria irabazten duen ETEak finantzaketa jasoko du misio komertzial bat egiteko berak aukeratutako herrialde batera eta, horrela, nazioarteko merkatu berriak irekitzen jarraitzeko.