Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

2021eko lehen seihilekoan, lehengaien prezioek gora egin zuten Txinako ekonomiaren susperraldi azkarragatik, eta txertoak merkaturatu eta mundu mailako ekonomia suspertu ondoren merkatuetan sortu diren igurikimen ekonomikoengatik. Bestalde, 2021eko gainerako hilabeteetan, petrolioaren prezioak goranzko bideari eutsiko dio, LPEE+ aliantzako kideek eskaintza murrizten jarraituko dutelako. Hala, uste da lehengaien prezioek gorantz jarraituko dutela hemendik eta 2021aren amaierara bitartean eta baita ere 2022an. Batez ere, kobrea bezalako metalak garestituko dira, bere eskaera handitu egingo baita gehiago inbertituko delako ibilgailu elektrikoetan eta beste industria “berde” batzuetan.

    • Ikuspegi orokorra

    – Txinaren desazelerazioa gorabehera, lehengaien prezioek garestiak izaten jarraitzen dute

    – Politika “berdeek” oinarrizko metalen eskaera bultzatuko dute

    – Aurreikusten da Brent upelaren prezioek goia joko dutela 2022an, gradualki jaisten hasi baino lehen

    • Lehengaien panorama
    • I. Eranskina. Lehengaien prezioak banan-banan

    Txostena  HEMEN

    300921_Observatorio_Materias_Primas_eus