Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

“Euskadin, proiektu horiek modu publiko-pribatuan bultzatu ditugu, eta horrela egiten jarraituko dugu”

Euskal enpresa lanean ari da Eusko Jaurlaritzak eskura jartzen dizkion baliabideekin, eraldaketa horren katalizatzaile gisa jardunez.

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Radio Euskadiko galderei erantzun die gaur goizean, honako gai hauek nabarmenduz:

Finantzen Euskal Kontseiluak egiaztatutako diru-bilketak euskal ekonomia eraldatzeko lehentasunezko proiektuei behin betiko bultzada ematea ahalbidetuko sdu.

Egungo egoera ekonomikoak proiektu eraldatzaileei ekiteko aukera eskaintzen du. Euskadin, proiektu horiek modu publiko-pribatuan bultzatu ditugu, eta horrela egiten jarraituko dugu. Hala ere, Europako funtsak oso mantxo ari dira iristen. Ekonomia zirkularrerako, Moves planerako edo digitalizaziorako baliabideak iritsi dira, baina baliabide handiek oraindik ez dute ez definiziorik, ez programa artikulaturik, eta produkzio-sarea hori guztia eskatzen ari da.

Espero dugu 2022a izango dela funts horiek iristeko urtea eta lagungarri izatea enpresa eraldatzaileek aurrera egiteko. Gure BPGren ehunekoari erreparatzen badiogu, edo Kupoari berari, ez dira iristen ari dagozkigun baliabideak. Baina baikorra izan nahi dut, eta pentsatu balantza hori orekatuko duten funtsak iritsiko direla, gaur arte jasotzea dagokigunaren oso azpitik baikaude.

Basque Industry 4.0 ekimena katalizatzaile gisa ari da lanean, Eusko Jaurlaritzak urtero, 2022an, 500 milioi euro baino gehiago ematen dituen ETEentzako laguntza-programa batekin, eta enpresen aldetik erantzun ezinhobea du.

Energia: Eusko Jaurlaritzak eredua bera eta tarifa elektrikoa aldatzea proposatu dio Estatuari, epe luze eta egonkorrago baten bila. Gainera, Europako zati komun batek tarifa murriztera eraman behar gaitu lehiakortasuna hobetzeko. Zeregin handia dugu, gai izan behar dugulako hornidura eta prezio egonkorrak dituen mix energetiko bat lortze; eta berriztagarrietan lan egin behar dugu instalazio handi zein txikiekin, eta hidrogenoari aukera bat eman. Bizkortu egin behar da deskarbonizazio-prozesua, bai, baina ondo planifikatuz, helburura modu egokian iristeko ibilbide-orri bat ezarriz.