Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Abenduaren 24an, ia 10 hilabeteko negoziazioen ostean, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak elkarrekin sinatu zuten Merkataritza eta Lankidetza Akordioa, bi aldeen arteko harreman-esparru berri bat arautzen duena. Akordio hori indarrean sartu zen 2021eko urtarrilaren 1ean, behin bukatu ondoren Erresuma Batuak izan duen trantsizio-aldia Europar Batasunaren araudien menpe jarduteko, nahiz eta 2020ko otsailean utzi zion estatu kide izateari.

Oso garrantzi handiko akordioa da, eragozten duelako Erresuma Batua modu desordenatuan ateratzea Europar Batasunetik eta arindu egiten duelako Brexitak merkataritzan duen eragin negatiboa. Nahiz eta Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko Merkataritza eta Lankidetza Akordio berriak inolaz ere ez duen berdinduko Erresuma Batua Europar Batasuneko kide zenean bien artean zegoen lankidetza-maila, merkataritza libreko akordio tradizionalak baino askoz harago doa.

Descarga AQUÍ

2102_Informe_Brexit_eus