Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Nazioarteko egoitzetako batean profesional gazteren bat eduki nahi duten enpresentzako eskabideak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da

Basque Trade & Investment-ek enpresak nazioartekotzeko unibertsitate-titulua duten gazteak gaitzeko BEINT programarekin duen konpromisoari eusten dio, COVID-19ak eragindako pandemiak sortu dituen zailtasunak gorabehera. Une honetan, Basque Trade eta beste erakunde elkartu batzuen kanpo-sarean praktika profesionalak egiten ari diren gazteak prest daude 2021eko urtarriletik aurrera nazioarteko presentzia duten euskal enpresetan eta beste erakunde batzuetan trebatzen jarraitu ahal izateko.

8 hilabeteko fase hori 2021eko urtarrilean hasiko da, eta euskal enpresa edo erakunde eskatzaileen nazioarteko edozein egoitzatan egingo da. Profesional gaztearen hornidurari dagokionez, gogoratu behar da Basque Trade & Investment erakundeak bere gain hartzen duela oso-osorik, euskal enpresei eta beste erakunde batzuei egungo nazioartekotze-erronkei eraginkortasunez erantzun ahal izateko profesional-oinarri bat emateko apustuan.